Euskal Hiria Kongresuak EBko Ikerketa Zentro Bateratuko lurralde-garapeneko proiektu-burua eta beste adituak bilduko ditu, demografia, trantsizio energetikoa edo turismoa bezalako tokiko erronkei buruz eztabaidatzeko

0

Azaroaren 27an eta 28an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian Euskal Hiria Kongresuaren XXII. edizioa egingo da. Oraingo honetan, gizarteak eta lurraldeak, hiriek eta herriek aurre egin behar dieten erronka berrien arteko erlazioa izango da ardatza. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Giza Kokalekuetarako Nazio Batuen Programaren (ONU-Habitat) laguntzarekin urtero antolatzen duen topaketa honetan, Europako, Estatuko eta Euskadiko hainbat adituk parte hartuko dute, sektore publikoko arduradunak, sektoreko profesionalak eta ikerketa akademikoan aritzen direnak barne.

Erronka horiei buruzko elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzeko, Euskal Hiria Kongresuak hainbat sektore eta jarduera-eremutako nazioarteko profesionalen partaidetza izango du, hala nola Kazumi Ogawa, ONU-Habitaten barruan Europako Principal Coordinator Officer, edo Giulia Testori, Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC) Lurralde Garapeneko B3 Unitateko proiektu-burua.