Osasun Sailak 2,4 milioi euro bideratzen ditu I+G+b proiektuetara

0
  • Finantzaketa, Bief-ekin batera, 7 urtera da, Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareak osasun-sistemen eraldaketa-eremuan egiten dituen ikerketa-proiektuetarako 
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Etorkizuneko Osasun Sistemen Eraldaketarako “Transforming Health and Care Systems” Europako ikerketaren partenariotzan parte hartzen du 

Etorkizuneko Osasun Sistemen Eraldaketarako “Transforming Health and Care Systems” Europako ikerketaren partenariotza Europako Batzordeak (Horizon Europa) finantzatzen laguntzen du, eta helburu du osasun- eta asistentzia-sistemetarako trantsizioa bermatzea, ikerketa eta berrikuntza jasangarriagoen, erresilienteagoen eta pertsonak oinarri dituzten kalitate handikoen bidez.

Euskadin, Osasun Sailak, Osakidetzaren asistentzia-zerbitzuen eraldaketak dakarren erronkaren jakitun, Euskal Osasun Ikerkuntzaren BIOEF fundazioarekin batera, Europako deialdian onartzen diren Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen ikerketa-proiektuak finantzatuko ditu, 2,4 milioi euroan, hurrengo 7 urteetan. Gainera, Biosistemak Osasun Ikerketako Institutua (lehen Kronikgune) ikerketa-partzuergoaren parte da, Europako jardunbide onenen ezagutzaren eta transferentzia-estrategien ekarpena egiteko.

Europako osasun- eta asistentzia-sistema guztiek egiten diete aurre irtenbide berritzaileak, harmonizatuak eta koordinatuak behar dituzten funtsezko erronka komunei. Premisa hori abiapuntu hartuta, Europako Batzordeak Etorkizuneko Osasun eta Asistentzia Sistemen Eraldaketarako Europako ikerketaren partenariotza (“Transforming Health and Care Systems”, THCS, ingeleseko siglak) sortu du, eta hura aukera estrategiko paregabea da gure osasun- eta asistentzia-sistemen etorkizuneko eraldaketarako aukera emateko. EBko I+G+b jardueraren esparru-programa Horizon Europak finantzatzen laguntzen du, eta 300 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du eta 7 urteko iraupena izango du.

Osasun Saila, BIOEFen bitartez, osasun- eta asistentzia-sistema jasangarrienen, efizienteenen, erresilienteenen eta kalitate handiko berritzaileenen trantsizioa sustatuko duten ikerketa-proiektuen bazkide finantzatzaileetako bat da. Era berean, nazioz haraindiko baterako deialdiaren idazkaritza teknikoaren lanak egitea aurreikusten da, eta Osakidetzaren onerako diren proiektuen segimendua eta ebaluazioa egitea, partenariotza horretan partaide aktiboa izango baita.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren finantzaketa-konpromisoa 2,4 milioi eurokoa izango da 7 urtean, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak Euskal Osasun Sistema Publikoarekin egiten dituen ikerketa-proiektuak finantzatzeko; hartan, Osakidetzak parte hartuko du, Osasun Ikerketako Institutuen bidez.

Bestalde, Biosistemak osasun-ikerketako institutua (lehen Kronikgune) arduratuko da metodologia- eta ebaluazio-esparrua zehazteko ezagutza eta tresnak emateaz, eta Europako jardunbide egokien transferentzia bultzatzeko ezagutza-zentroa sortzen parte hartuko du.