“Ekosistema- Artikulazioa”: Bilbao Bizkaia Design Week 2023

0

Ekosistemak diseinatzen eta antolatzen dira, edo, besterik gabe, bizitza pizten utzi behar da? Non dago oreka sortzen ari denari edo planifikatutakoari erantzutearen artean? Zer eginkizun dute erabiltzaileek eta nola inplikatu ditzakegu?… Erantzunak hemen: Bilbao Bizkaia Design Week -BBDW23- , azaroaren 16tik 26ra.

2022-23 biurtekoan, BBDW Bilbao-Bizkaiko diseinuaren EKO-SISTEMA entzuten eta artikulatzen ari da. 2022ko edizioak EKOan izan zuen ardatza, eragileen ahotsen erresonantzian eta beren jardunbideetan.

BBDW23k SISTEMAren ideian jarri du fokua, eta diseinu estrategikoko zein ekosistema-artikulazioko ariketa bat proposatu du, patroiak bilatzekoa, egokitze-ekintzakoa, konexioena, sormen-tentsioena eta – harremanena.

50 jarduera baino gehiago programatu dira hamar sektore sortzaile hauetan: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, barne-diseinua, moda, publizitatea eta bideojokoak.

BBDW Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta helburua diseinua eta sormen industriak bultzatzea da, lurraldearen garapen ekonomikorako eta lurraldea nazioartean sustatzeko funtsezko sektoreak baitira.

info+: bilbaobizkaiadesignweek.eus