Ertzaintzak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babesa areagotuko du poliziarekin kolaboratzen ez dutenean

0

Jaurlaritzaren ustez, kolaboraziorik eza erasotzailearekiko mendekotasun handiak eragina du, eta biktimaren egoeraren astungarritzat joko du

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak gaur, Eusko Legebiltzarrean egindako Kontrolerako Osoko Bilkuran, eman du jakitera Ertzaintzak aldatu egingo duela indarkeria matxistaren biktimak babesteko polizia-protokoloa, eta hemendik aurrera, beraz, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek poliziaren babes-neurriei uko egitea astungarritzat hartuko da beren babes-neurriak definitzerakoan edo indartzerakoan.

Babesteko polizia-neurriak ezartzearen eraginetarako, Ertzaintzak ulertuko du erasotzailearekiko mendekotasunak (emozionalak, ekonomikoak, seme-alabak izateak, eta abarrek) eragina duela biktimak poliziari ez laguntzean. Hori dela eta, hemendik aurrera, biktimak laguntzeko errezeloak baditu eta/edo erasotzaileari hurbiltzen uzten badio, Ertzaintzak ulertuko du bere integritatearentzat arrisku handiagoa izatearen zantzua dela hori, batez ere arrisku handiko edo bereziko kasuetan.

Azaroa 2023

Azaroaren 1ean erabilgarri dauden datuen arabera, Ertzaintza genero-indarkeriaren eta indarkeria matxistaren biktima diren 5.588 emakume babesten ari da: 2.712 Bizkaian, 857 Araban eta 2.019 Gipuzkoan. Horietatik 297 kasu larriak dira, arrisku handiko edo bereziko kasu gisa erregistratuta daudenak eta intentsitate handiko babes-neurriak dituztenak:

  • 061ek oinarrizko arriskua dute:1.897k Bizkaian, 615ek Araban eta 1.549k Gipuzkoan.
  • 230ek arrisku moderatua dute:649k Bizkaian, 176k Araban eta 405ek Gipuzkoan.
  • 217k arrisku handia dute:121ek Bizkaian, 54k Araban eta 51k Gipuzkoan.
  • 80k arrisku berezia dute:45ek Bizkaian, 21ek Araban eta 14k Gipuzkoan.

Ertzaintzak babesten dituen 5.588 emakume horietatik:

  • 629 emakumek auzitegiek emandako babes-agindua dute:1.587k Bizkaian, 511k Araban eta 1.531k Gipuzkoan.
  • 42 emakumek babesteko bizkartzain pertsonala dute:28k Bizkaian, 5ek Araban eta 9k Gipuzkoan.
  • 229k poliziaren kontrazaintza dute:135ek Bizkaian, 22k Araban eta 72k Gipuzkoan.
  • 224k baliabide telematikoak dituzte:106k Bizkaian, 70ek Araban eta 48k Gipuzkoan.

Aldi berean, Ertzaintzak urruntzeko neurriak betetzen ari diren 92 tratu txarren emaile ditu epailearen aginduz eskumuturreko telematikoen bidez kontrolatuta: 36 Bizkaian, 19 Araban eta 37 Gipuzkoan.