Nafarroak eta Errumaniak harremanak sendotu dituzte Felix Taberna presidenteordearen eta Marian Popescu Errumaniako kontsularen arteko bileraren bidez

0

Felix Taberna Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak eta Marian Popescu Errumaniak Bilbon duen kontsul nagusiak bilera egin dute gaur Nafarroa eta Errumaniaren arteko harremanak sendotzeko. Bileran parte hartu du, halaber, Nafarroako Merkataritza Ganberako zuzendari nagusi José Andrés Palaciosek, ordezkari errumaniarrak Foru Komunitatera egindako bisitaren antolatzaileak.