Nafarroako Gobernuak 5.742,7 milioi euroko gastu ez-finantzarioaren muga iragarri du 2024rako

0

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretarako gastu ez-finantzarioaren muga onartu du Gobernu bilkuran, eta % 9,6 handituko du iazko aurrekontu onartuarekin alderatuta. Hala, 2024rako 5.742,7 milioi euroko gastu-muga aurreikusi du Gobernuak, hau da, 2023rako baino 504 milioi gehiago.

Gastu-mugaren gehikuntza honekin, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastiren esanetan, egonkortasuna eman nahi die kontu publiko batzuei zeinek “exekutiboaren lehentasunetan oinarritutako politikak ziurta ditzaketen, esaterako, gastu soziala eta komunitatearen garapen ekonomikorako tresna litzatekeen baliabide publikoen hobekuntza”.

Arastik, bestalde, Exekutiboak indarrean jarri duen gastu-mugaren zifrari dagozkion xehetasunak azaldu ditu. Ildo horretatik, total onartutik, Tokiko Ogasunen Funtsa eta Estatuaren Ekarpena deskontatuz, gastu-muga ez finantzarioa 4.590,9 milioi eurora heldu da, 2023koarekiko hazkundea % 6’7koa izanik.

Eszenatoki orekatua

Kontseilariak gastu-sabaia finkatzera eraman duten alderdi teknikoagoak zehaztu ditu. Hala, oroitarazi du, “azken urteotan, COVID-19aren pandemiagatik jazotako ezohiko hainbat egoerek, Ukrainako gerrak eta krisi energetikoak, Egonkortasun eta Hazkunde Itunaren zaintza-klausula aktibatzera eraman dutela, zein luzatu egin den 2020, 2021, 2022 eta 2023 urteetan. Horrez gainera, joan den martxoaren 8an Europar Batzordeak Komunikazio bat argitaratu zuen, alegia “2024rako Politika Fiskalaren Orientabideak” zeinetan berretsi zuen 2024an desaktibatuko dela zaintza-klausula. Gainera, Espainiako Gobernuak joan den urriaren 15ean 2024 aurrekontu Plana igorri zuen eta honen eraketa jarduneko Gobernuaren egungo egoeragatik baldintzatuta aurkitzen da eta haren egungo jarduketa mugatua denez, ezin izan ditu onartu, besteak beste, aurrekontu egonkorraren helburuak”.

Hori dela-eta, Arastiren esanetan, “oraindik ezin izan dira finkatu Foru Komunitaterako aurrekontu egonkorraren arloko lankidetza eta koordinazio konpromisoak”.

Hori guztiagatik, une hauetan 2024. urterako gastu-sabaia kalkulatu da, Nafarroako Foru Komunitateko BPGren portzentajearen defizit terminotan eszenatoki orekatu bat kontuan hartuta.

Bestalde, hurrengo aurrekontuen proiektuaren elaborazioari dagokionez, Nafarroak taula makroekonomiko batekin kontatzen du eta honi jarraiki, 2024rako BPGren %

1’3ko hazkundea aurreikusten da, % 3,4an kokatuko litzatekeen inflazio-eszenatoki batez haratago.

Bere mintzaldian zehar, Arastik gogorarazi du behin-behineko epeek aurrekontuen luzapen bat ezartzera behartuko dutela, aurreko legegintzaldiko lehen urtean jadanik gertatu zen bezala. “Exekutiboaren asmoa da luzapen hori ahalik eta eperik laburrenean hedatzea”.

Hemendik aurrera, gastu-sabai onartuaren zifrak 2024. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurre-proiektua onartzeko bidearen hasiera markatzen du eta datozen astetan arituko dira Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinak datorren ekitaldirako bere gastu proposamenak prestatzen.

Aurre-proiektua gauzatu denean, testua Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera, Ingurumen Kontseilura eta Toki Erregimeneko Foru Batzordera igortzea dagokio, bere irizpenerako, testua Gobernu bilkuran Foru Legearen proiektu gisa onartu baino lehen eta jarraian Nafarroako Parlamentura eztabaidatzeko igorri aurretiko urratsa izanik.