Nafarroako Gobernuak azken sei hilabeteetan euriteek eragindako kalteak jasan dituzten eta zerga salbuespenak izango dituzten 98 udalerriren zerrenda onartu du

0

Nafarroako Gobernuak 98 udalerri sartu ditu aurtengo maiatzetik irailera bitartean izandako ezohiko euriteek eragindako udalerrien zerrendan. Horrela, udalerri horietan kalteak jasan zituzten pertsona fisiko eta juridikoek Foru Gobernuak egoera horietan aurreikusitako zerga-salbuespenak baliatu ahal izango dituzte. Salbuespen horiek aplikatu dituzten udalerrientzako konpentsazioak ere onartu dira.

Hala xedatzen da Exekutibo nafarrak astearte honetako bere bilkuran adostu duen itun batean, zeinen bitartez Lurralde Kohesioko Kontseilari Oscar Chiviteren urriaren 27ko73/2023 Foru Arauaberresten den, Nafarroako Foru Komunitatean uholde, haize bortitz eta bestelako fenomeno naturalen eraginez jazotako zorigaiztoen ondorioz kaltetutako pertsonei arreta eta babesa emateko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legearen 2. artikuluan xedatutako aurreikuspenari jarraiki sustatua. Nabarmentzekoa da laguntza hauen izaera osagarria eta subsidiarioa dela, hurrenkera horrekin, alegia izenpetutako aseguru polizen konpentsazioagatik edota estatuko edo Europar Batasuneko esparruan aurreikusitakoak izateagatik bideratu ahal direnak.

Foru Arau honek halaber sostengu juridikoa emango die Landa Ingurune eta Ingurumen Departamentuak nekazaritzako azpiegituretarako aktibatuko dituen ekaitzekin lotutako kalteak arintzera bideratutako laguntza ekonomikoen deialdiei.

Maiatzaren 14a eta irailaren 1a artean Nafarroan gutxienez 18 gertakari jazo dira neurri ezberdinetako kalteen arabera eta horien gehiengoa iraupen laburreko euri-jasa bortitzen ondorioz jazo da. Gertakaririk larriena irailak 1 eta 2 artean erregistratutako DANArena izan zen, hainbat kasutan 24 ordu baino gehiagoko iraupena izanik, euri-uholdeei nahiz errepide eta laborantzetako kaltetarako bidea emanez. Nabarmentzekoa da halaber joan den irailaren 10ean erregistratutako kazkabar erasoa. Udalerri kaltetuen zerrenda Babes Zibila, Toki Azpiegiturak eta Nekazaritzako zerbitzuek eginiko txostenetan oinarritzen da.

Zehazki, euriengatik kaltetuak izan diren udalerrien artean daude: Aberin, Oibar, Alio, Ameskoabarrena, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Arano, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Artazu, Auritz, Aiegi, Barañain , Barbarin, Bargota, Belaskoain, Bera, Berriozar, Bidaurreta, Burlata, Cabredo, Caparroso, Zarrakaztelu, Kaseda, Oltza Zendea, Cintruénigo, Zirauki, Ziritza, Zizur, Corella, Desoio, Deikaztelu, El Busto, Erro, Lizarra, Etaiu, Etxalar, Etxauri, Ezkabarte, Fitero, Galar, Galipentzu, Garaioa, Goizueta, Gesalatz, Girgillao, lguzkitza, Javier, Elizagorria, Legarda, Lerga, Lesaka, Liedena, Longida, Los Arcos, Irunberri, Lukin, Mañeru, Melida, Mendabia, Mendaza, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Murillo El Cuende, Murillo el Fruto, Nazar,

Noain (Elortzibar), Obanos, Olexoa, Orotz-Betelu, Oteiza, Iruña, Piedramillera, Gares, Erromantzatua, Zare, Jaitz, San Martin Unx, Zangoza, Santsol, Santakara, Sorlada, Torres del Rio, Uxue, Urraulbeiti, Uterga, Deierri, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Atarrabia, Esa, Zabaltza, Zizur Nagusia eta Zugarramurdi.

Salbuespenak Lurralde kontribuzioa, IAE eta Eraikuntzen Zerga ordaintzerakoan

Lortutako itunaren arabera, udalerrien zerrenda honetan dauden udalerrietan kokatutako higiezinen pertsona fisiko eta juridiko titularrak 2023ko ekitaldiari dagokion lurralde-kontribuzioa ordaintzetik salbuetsi egingo dira, ordaindu izan denean haren itzulketa ere eskatu ahal izanik. Era berean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzetik salbu geratzen dira zerga hau ordaintzen duten pertsona kaltetuak.

Bestalde, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga salbuetsi ahal izango zaie eragindako udalerrien erlazioan kokatutako jarduerei, zergapetuta dagoen instalazioak, eraikuntzak zenbaterainoko kaltea jaso duen kontuan hartuta. Horren harira salbuetsita dauden jarduerek, kaltetua izan denaren birjarpena edo berreraikuntza hartuko dute bere baitan, kontzeptu horren truke asebetetako kopuruak itzultzeko eskaria egin ahal izanik.

Nafarroako Gobernuak halaber konpentsatzea aurreikusten du toki erakundeek aurreratu izan dituzten salbuespenen nahiz itzulketen aplikazioari jarraiki jasotzeari utzitako zerga arloko diru-sarrerak. Zerga-salbuespenei heldu nahi dion pertsona fisiko edo juridiko orok eskari bat aurkeztu beharko du dagokion Udalean, aste honetako gobernu bilkuran berretsitako Foru Araua Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Bere eskarian dagokion kaltea eta adituaren tasazio bat kuantifikatzen dituen txosten tekniko kualifikatu bat txertatu beharko dute, dokumentazioaren artean. Bestalde, onura fiskalak aplikatzea aurreikusten duten udalerriek konpentsazio eskari bat aurkeztu beharko dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian.