Nafarroako Gobernuak eta Orkoiengo Udalak tokiko protokolo berri bat sinatu dute emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko jarduera koordinatzeko

0

Nafarroako Gobernuak eta Orkoiengo Udalak tokiko protokolo berri bat sinatu dute, emakumeen eta nesken aurkako indarkeriaren aurreko jarduera koordinatzeko. Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilari Félix Tabernak parte hartu du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko detekzio-, jarduketa- eta deribazio-protokolo hau sinatzen. Dagoeneko 20 toki-erakundek sinatu dute hitzarmena.