Unai Aberasturi La Ventana Euskadin: «Agentzia, erakunde publikoek beren datuez egin dezaketen erabileraren aurrean pertsonak babesteko pentsatuta dago.»

0

Eva Domaikari Cadena Ser Vitoriako “La Ventana Euskadi” saiorako eskeinitako elkarrizketan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko (DBEB) zuzendariak gogorarazi zuen Ogasunak, Osakidetzak, poliziek eta beste administrazio batzuek datu pertsonalak erabiltzen dituztela beren eginkizunak betetzeko. Horren aurrean, Agentziaren eginkizuna da erabilera horrek pertsonen eskubideak errespetatzen dituela eta ahalik eta berme gehienekin egiten dela zaintzea. Zuzendariak, gainera, azpimarratu zuen garrantzitsua dela ez ahaztea datuen atzean pertsonak daudela.

Aberasturik hirutan laburbildu zituen erakundeak bere agintaldirako dituen helburuak:

> bere antolaketa eta funtzionamendua laster argia ikusiko duen lege berrira egokitzea

> agentziaren ikusgarritasunean eta irisgarritasunean lan egitea

> prebentzio-ekintzaren garantzia azpimarratzea, jarduteko irizpideak ematea

Aipatutako lege berriak erakundearen jarduera-eremua zabaltzea ekarriko du, zuzenbide pribatuko erakunde batzuetara luzatuko dena. Bestalde, azken helburuari dagokionez, administrazioak teknologia berriez eta adimen artifizialaz egiten hasi diren erabilerari buruz mintzatu zen:

“komenigarria litzateke Agentziaren jarduera aurreratzea, iritzia eman ahal izatea horrelako tresnak erabiltzen hasi aurretik, eta ez hainbeste geroago, zerbait gertatzen denean.»

Herritarren jokabide ohikoenei dagokienez, datu ekomikoetan jartzen du arreta, oro har. Berak zioenez, gure bizitza Interneten argitaratzen ohitu garen gizarte batean, gure poltsikoan eragina izan dezakeenean jarduten dugu, baina agian ez diogu behar bezalako garrantziarik ematen gure intimitatea eta pribatutasuna azalarazteari.

Amaierarantz, Domaikak kolektibo ahulena aipatzen zuen, adingabeak. Aberasturik berak emandako datuen arabera, 8 edo 9 urterekin hasten da teknologia berriak erabiltzen, eta adin horretan ez dute aplikazio horiek arduraz erabiltzeko irizpiderik zehaztuta. Haurrak azkar ohitzen dira besteekin harremanak izateko modua hori izatera eta beren datuei dagokienez izango dituzten balizko segurtasun-arrakalei behar bezalako garrantzia ez ematera.

DBEBeko zuzendariak “I Congrés de protecció de dades en la comunitat educativa”n parte hartu du urriaren amaieran. Kongresu horren azalpenetik ondorio argi bat ateratzen da: irizpideak eman behar dira, ikastetxeen jokabidea errazteko, erabiltzen dituzten datuen kudeaketari dagokionez, bai ikasleek telefono mugikorren erabilera arautzeari dagokionez ere. Gainera, gurasoen kontrolerako tresnak erabiltzetik haratago, konfiantzazko harremank eta mugak ezartzeraren eta arriskuez ohartaraztearen garrantzia gogoratu zuen.

Elkarrizketa amaitzeko, herritarrei gogorarazi zien nola jarri harremanetan, behar izanez gero, DBEBrekin: 945 016 230 telefonoan, avpd@avpd.eus helbide elektronikoan, avpd.eus web gunean edota presentzialki, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 71. Zenbakiko 3. Solairuan (Gasteiz).

Elkarrizketara sarbidea