Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako ministroak Next Generation funtsen inguruko gaiak jorratu dituzte.

0

 

Tunelen foru-sareko segurtasun-jarduketetarako eta euskal errepideetako digitalizaziorako baliabideei dagokienez, Ministerioak Estatuko Errepide Sareko tunelen segurtasuna hobetzeko, modernizatzeko eta indartzeko jarduerak garatu ditu. Hauek, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barnean daude, eta 300 milioi euro baino gehiago MRR Europako funtsekin finantzatu dira.Kontseilariak foru errepide sareko tuneletan, hain zuzen eta  51 tuneletan dauden beharrak asetzeko, zehaztu du beharrezkoa dela 130 milioi euro.

Ministerioaren ahalmena MRRren 2024ko hasierako banaketan izandako bidegabekeria hori konpontzea da, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez. Horretarako, euskal erakundee (Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza  eta Ministerioak) behin betiko kopuruak zehazteko hurrengo bilera bat egitea erabaki dute.

Eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikoari dagokionez, Euskadik dagoeneko bete ditu eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen helburuak.

Azpiazuk eskatu du beste autonomia-erkidego batzuek horretarako egikaritu ez dituzten MRR funtsak birbanatzeko, Espainiako Berreskuratze Planaren diseinuan jaso zen bezala. Izan ere, Administrazio zentralak beti adierazi die autonomia-erkidegoei «gauzatzeagatiko pizgarriak» emango zirela.

Arlo horretan, Ministerioak aitortu eta eskertu egin du Eusko Jaurlaritzak funts horien gauzatze handia egin izana, eta beste autonomia-erkidego batzuek exekutatu gabeko funtsak Konferentzia Sektorial batean birbanatzeko aukera zabaldu du urtea amaitu baino lehen.