Esneki, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azokak erabakiko du zein diren lurraldeko gazta eta esnekirik onenak

0

Esneki, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka dela eta, Tolosan bi egunez esnegintzako elitea bildu da. Bertan erabakiko da zein diren lurraldeko gazta eta esnekirik onenak.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzak, HAZIk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak, Eliker Kalitatezko Elikadura Zentroak eta Esneki Leartiker Esne Zentroak sustatutako azokaren inaugurazioan izan da gaur goizean.

Esneki sektoreko profesionalen topagunea da, eta Euskal Herriko gazta eta esnekien aniztasuna islatu nahi du, eta esnetik eratorritako era guztietako produktuak bildu eta gozatu nahi ditu askotariko hitzorduen bidez, horien artean II. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Txapelketa eta XIV. Frisiar Behi Txapelketa.

Lehenengoa Euskal Herriko zazpi probintzietan ekoitzitako mota guztietako gazta eta esnekien txapelketa da. Lehiaketa zortzi kategoriatan banatzen da: gazta freskoak, gazta aktikoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi gazta onduak, ahuntz gazta onduak, ardi gazta onduak eta jogurtak. Gazta eta esnekiak hiru puntuaziorik onenekin sarituko dira, eta guztien artean erabakiko da zein gaztak jasoko duen sari nagusia. Sari hori Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak emango du.

Bestalde, larunbat goizean XIV. Frisiar Behien Txapelketa Tolosako Ferialean. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako abeltzainek hartuko dute parte, eta helburuetako bat behi-sektorea sektoretik kanpoko pertsonei hurbiltzea izango da.