Basque Open Industry topaketa Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Astearen barruan dago

0
PRUEBA

Euskadiko industria berritzaileenaren ordezkaritza handia bilduko da azaroaren 13 eta 14an Basque Open Industryn. ETEaren Europako Asteak nazioarteko hainbat egitasmo ekarriko du Bilbao Exhibition Centerrera (BEC) eta horietako bat da Euskadiko industriaren ahalmena erakusteko baliagarria izango den hitzordu hau. Hamar egun falta dira ekitaldirako eta izen-emateak zabalik egongo dira egun horretara arte, baina dagoeneko 1.400 lagunek baino gehiagok eman dute izena.

Basque Open Industryren eskaintza zabala izango da eta Euskadiko ekosistema industrial eta teknologiko zabala erakusteko balioko du. ‘Let’s meet in Innovation Land’ lelopean, bi jardunaldi hauetan pandemia arte egin ohi zen Basque Industry 4.0ren lekukotza jasoko da. Eragile publiko, pribatu eta enpresa ugari izango dira bertan. ETEaren Europako Asteak hurrengo egunetan ere aurrera jarraituko du nazioarteko entzutea duten beste egitasmo batzuekin: SME Assembly eta Enterprise Europe Network-EENren urteroko konferentzia.

Adimen Artifizialarekin lotuta, Petra Püchner-ek, Württembergeko Ekonomia, Lan eta Turismo Ministerioaren Europako komisarioak eta Steinbeis Europa Zentrumeko zuzendariak, AAren bidez negozio-eredu berriak gaitzen dituzten Europako ekimen berriak azalduko ditu.

BOI manufaktura aurreratuaren eta Euskadiko industria adimendunaren aplikazio berrien azken joerak zuzenean ikusteko behatoki moduko bat izango da. Euskadik azeleragailua zapaldu du berrikuntzan, eta, izatez, 21 postu egin du gora Europako rankingean.

Standetako batek, gainera, esanahi berezia izango du. Ukraina izango da haren oinarria eta ‘Rebuild Ukraine’ izena izango du. Varsoviako bulegoko kideek (bulego hori arduratzen da Ukrainako merkatuaz), eta Ukrainako enpresek eta elkarteek herrialdea berreraikitzeko programan parte hartzeko aukera eskainiko die Euskadiko enpresei (programa Europar Batasunak babestu du).

Bestalde, ETE-en Europako Asteak hurrengo egunetan jarraituko du nazioarteko dimentsioa izango duten beste ekitaldi batzuekin. Alde batetik, SME Assembly egingo da (azaroaren 13tik 15era bitarte) eta horixe izango da Europako enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) ekitaldirik garrantzitsuena. Formatu hibridoa izango du (aurrez aurrekoa eta online), eta goi-mailako hitzaldiak eta elkarrizketak, adituen mahai-inguruak, tailer interaktiboak eta eskola informatibo magistralak izango dira.

Bestalde, Europe Enterprise Network-EEN erakundearen urteko konferentzia egingo da (azaroaren 15etik 17ra bitarte). Euskadi erakunde horren parte da hasieratik, eta, izatez, SPRI Taldea EENen euskal partzuergoaren burua da. Europako mila ordezkari inguruk osatzen dute erakundea. Enpresa txiki eta ertainentzako munduko babes-sarerik handiena da, mundu osoan dago aktibo eta enpresei laguntzeko bikaintasunagatik ezagunak diren erakundeetako adituak biltzen ditu. Merkataritza-ganberak eta industria, eskualdeko garapenaren erakundeak, unibertsitateak eta ikerketa-institutuak eta berrikuntza-agentziak biltzen ditu.