‘Emakumeak aberria egiten. Emakume Abertzale Batza 100 urte‘ liburua aurkeztu da

0
PRUEBA

Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak eta Karmele Perezek, UPVEHUko ikerlariek, «Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte » liburua aurkeztu zuten atzo, asteartean, azaroak 6, Bilbon, Memoriaren Institutuan. Liburuak 1922ko maiatzean sortu eta emakume abertzaleak batu zituen erakunde politiko horren ibilbidea jaso eta aztertzen du.

Memoriaren Institutuak diruz lagundutako eta Sabino Arana Fundazioak argitaratutako lana Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez UPV/EHUko historialarien ikerlana da.

‘Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte’ liburuaren aurkezpena egileek beraiek eta Sabino Arana Fundazioko lehendakari Mireia Zaratek egin dute. Jatorriz euskaraz idatzitako liburua izanik, gaztelaniazko bertsioan ere argitaratu da, eta argitaratu gabeko informazioa eta argazkiak biltzen ditu.