Gobernu Kontseiluak Gazako premia humanitarioei erantzuteko laguntza onartu du

0

Gobernu Kontseiluak urriaren 17an iragarritako 500.000 euroko ekarpena onartu du. Dirulaguntza Lehendakaritzak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emango dute, eta bakoitzak 250.000 euro bideratuko dituzte. Laguntzaren helburua da Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak UNRWAk egindako larrialdi deiari erantzutea, gazako biztanleen beharrizan humanitarioak asetzeko.

Deialdiaren helburua da funtsak lortzea elikagaien, higiene-gaien, sendagaien eta osasun arretaren berehalako beharrak asetzeko, bai eta Agentziak Gazan dituen zentroetan dauden errefuxiatuak edo barne desplazatuak babesteko ere.

Nazio Batuen Agentziaren arabera, 690.000 desplazatu inguru bere 149 instalaziotan abesten dira, eta gero eta baldintza zailagoak dituzte. Eskuragarri dagoen laguntza oraindik ere ez da nahiko biztanleriaren oinarrizko premiak asetzeko.