Kulturaren 2024rako aurrekontuan 1,5 milioi euro sartuko dira Next eta Berpiztu funtsekin hasitako obretarako, hala nola Zarautz jauregia (Getarian), Urdanibiakoa (Irunen) eta Orconerako kargategia (Barakaldon).

0

Bingen Zupiria sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2024rako aurreikusi dituen aurrekontuak.

Guztira, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 4,5 handitu da aurreko urtearen aldean, eta 369.421.000 eurokoa izango da.

Datorren urteko obren artean, Berpiztu eta Next funtsen bidez hasitako hainbat obra egingo dira: Irungo Urdanibia jauregia (300.000 euro), Getariako Zarautz jauregia (607.000 euro) eta Barakaldoko Orconera kargategia (600.000 euro).

Europa mailako beste iragarpen bat da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 600.000 euro inbertituko dituela 2024an Bilbon ospatuko den emakumezkoen futboleko UEFAko finalean.