Lehen mailako arreta Euskadin %70 inguru aurrez aurrekoa

0
PRUEBA

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei ematen dieten aurrez aurreko arreta hobetzeko lanean jarraitzen dute. Gaur egun, Euskadiko osasun-zentroetan Lehen Mailako Arretan egunero ematen diren 10 hitzordu bakoitzeko 6 baino gehiago aurrez aurre dira (%66,18), eta ahalegin handia egiten ari da herritarrek eremu horretan duten eskariari erantzuteko eta pandemiaren aurreko zifrei berriro heltzeko (10 kontsulta bakoitzeko 7 aurrez aurre).

Esaterako, Barrualde Galdakao ESIn aurrez aurreko arreta-tasa % 70,44ekoa da dagoeneko, eta Debabarrena ESI (%69,23) eta Arabako Errioxa ESI(%69,09) zifra horretatik oso hurbil daude.

Datuak lurralde historikoen arabera bereizten baditugu, Araba da zerrendako buru, % 68,64 aurrez aurre baitira; 2019an aurrez aurreko kontsultak % 70 ziren. Bestalde, Bizkaian % 66,51 aurrez aurreko hitzorduak dira, eta Gipuzkoan ere 10 hitzordutik 6 baino gehiago (% 64,52) aurrez aurrekoak dira.

Gaur egun, aurrez aurrekoak ez diren hitzorduak, hitzordu guztien % 34, honelakoak dira:administratiboak, telefonikoak, baja eta alten kudeaketakoak, osasun-taldeak paziente kronikoen zaintza-planari heltzeko plangintzakoak eta medikazioa berrikusi eta agintzekoak.