PRUEBA
2012tik aurrera jaiotako gizonezkoentzako giza papilomaren birusaren txertoa sartu du 2023ko Euskadiko txertaketa-egutegian Osasun Sailaren Zaintza Epidemiologikoko Arloak aurten. Inguruabar hori baliatuta, Kabiezesko Osasun Zentroko erizain pediatrikoek informazio-saio batzuk antolatu dituzte osasun-zentroari atxikitako ikastetxeetan, txerto horren eta ACWY meningokokoaren txertoaren berri emateko, horiek jartzearen garrantzia helarazteko.
Urriaren 16tik 20rako astean egin dira saiook, eta asko gustatu zaizkie bai ikasleei, bai irakasleei.