Eusko Jaurlaritzak 734.779 euro esleitu dizkio BC3 Klima Aldaketaren Euskal Zentroari Biodibertsitateari buruzko I+G+b Plan Osagarrian parte hartzeko.

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, BC3 – Basque Centre for Climate Change oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroari 734.779 euroko laguntza ematea, “Biodibertsitatea” I+G+b Plan Osagarrian parte har dezan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation-EU).

BC3k bere gain hartzen du biodibertsitate-programaren Euskadiko koordinazioa. Next Generation funts europarretatik datorren zenbateko honez gain, Euskadik biodibertsitate-programa hori kofinantzatzen du, funts propioen ekarpena eginez.