Eusko Jaurlaritzak Euskal Irristaketa Federazioari 20.000 euroko dirulaguntza ematea onartu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Euskal Irristaketa Federazioari 20.000 euroko dirulaguntza zuzena emateari Hockey Irristailu Euskal Selekzioak aurtengo uztailean izandako Makaoko Nazioarteko Txapelketan parte hartzearen ondorioz izandako gastuei aurre egiten laguntzeko.

Hockey Irristailu Euskal Selekzioa Makaoko Nazioarteko Txapelketan nagusitu zen. Indiari 12-0 irabazi ondoren lortu zuen garaipena, Txinako hegoaldeko kostaldean jokatu zen txapelketa horretako azken neurketan. Aipatutako nazioarteko txapelketan parte hartzearen gastu-aurrekontua 35.000 euro baino gehiagokoa izan da eta ez duenez nahikoa finantza-baliabiderik hori garatzeko gastuei aurre egiteko, 20.000 euroko dirulaguntza eskatu du.

Euskadiko Irristaketa Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan irristaketa-modalitatea praktikatzea, sustatzea eta antolatzea du helburu. Deskribatutako ekimenak Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legean ezarritako printzipioekin guztiz bat datoz, hau da, gutxienengo kirolak sustazea eta hauek ezagutaraztearen printzipioekin. Horregatik, gaur Gobernu Kontseiluak 20.000 euroko dirulaguntza onartu du.