Gobernu Kontseiluak onespena eman dio Frantziako Tour-eko Grand Départ-a antolatzeko sinatu zen hitzarmenari gehigarri bat onartzeari ezohiko gastuak ordaintzeko

0
PRUEBA
  • Atzo aurkeztu zen Frantziako Tour-eko Gran Départ 2023ak Euskadin izandako inpaktu txostena: egindako inbertsioa zortzigatik biderkatu da

Frantziako Tourreko Grand Départ-a uztailean izan zen eta hau antolatzeko Eusko Jaurlaritza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizeko Udalekin hitzarmena sinatu zen. Gaur Gobernu Kontseiluak hitzarmen horri gehigarria egitea eta Tour-a Euskaditik irtetzeko ekitaldiaren antolaketaren ezohiko gastuak finantzatzeko dirulaguntza onartu du.

2023ko uztailaren 1a, 2a eta 3an zehar Frantziako Tourra Euskaditik abiatu zen: Bilbon hasi eta Donostia, Gasteiz eta beste ia 100 herri zeharkatu zituen. Euskal Erkidego Autonomoko zazpi instituziek bat egin zuten nazioarteko ekimen hau Euskadira ekartzeko. Horretarako 12 milioi euroko aurrekontua aurreikusi zen erakundeetatik eta antolaketa prozesuan ezohiko gastuak suertatu dira. Ezohiko gastu horiek 211.391,01 eurokoak izan dira, hasieran aurreikusitako aurrekontuaren % 1,8a.

Horri aurre egiteko beharrezkoa zen Gobernu Kontseiluak hasiera baten zazpi instituzioek sinatutako hitzarmenari gehigarri bat atxikitzea. Ostean, Jaurlaritzak Bilbao Ekintza erakundeari dirulaguntza zuzena egingo dio honek egin beharreko ordainketak burutzeko. Instituzio bakoitzak hasiera batean hitzarmenean ezarri ziren parte-hartzearen portzentaien araberako ekarpenak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzari, guztizko 211.391,01 euro horietatik 52.847,75 euroko ekarpena egitea dagokio (%25a).

Atzo aurkeztu zen Frantziako Tour-eko Gran Départ 2023ak Euskadin izandako inpaktu txostena eta beste datu batzuen artean, aipatzeko da egindako inbertsioa 103,9 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan duela.