Osasun Sailak eta Osakidetzak proiektu pilotu bat jarri dute abian eta, haren bidez, gurasoek haien seme-alaben oti digitala deskarga dezakete
- Proiektu pilotu hau, lehen fasean, Vitoria-Gasteizko Lakuabizkarrako osasun-zentroari atxikita dauden herritarrekin garatuko da
- Osasun-txartel indibidual digitala Euskadiko farmazia guztietan dago martxan, eta, dagoeneko, ia 140.000 deskarga egin dira
- NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioaren bidez, telefono mugikorrean orain arte plastikozko txartelean aurkezten izan diren egiaztagiriak izango dira
Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, osasun-txartel indibidual digitala jarri du abian, herritarrei zuzendutako zerbitzu berria, modernizazioan aurrera egiteko eta teknologia berrietara egokitzeko duen konpromisoarekin jarraitzeko.
Gaur egun, OTI digitala Euskadiko farmazia guztietan dago martxan, bai eta EAEko osasun-zentro batzuetan ere, eta, pixkanaka, Osakidetzaren sare osora zabalduko da. Gaur arte, ia 140.000 pertsonak deskargatu dute osasun-txartel indibidual digitala eta, dagoeneko, haien telefono mugikorretan dute.
Nahiz eta gaur egun OTI digitala indibiduala eta pertsonala den, Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, proiektu pilotu bat jarri du abian, telefono mugikor bakarrean, OTI digital pertsonalaz gainera, kargura ditugun 16 urtetik beherakoen osasun-txartelak eduki ahal izateko aukera ezartzen duena.
Aste honetatik aurrera, Lakuabizkarrako osasun-zentrora atxikita dauden adinekoek kargura dituzten 16 urtetik beherakoen OTI digitala deskargatu ahalko dute, baldin eta haien Osasun Karpetan sartzeko baimena badute.
Hala, haien seme-alaben eta/edo tutoretzapekoen osasun-karpetara sartzeko baimena duten amek, aitek eta legezko tutoreek haien seme-alaben eta/edo haien tutoretzapekoen OTI digitala deskargatu ahalko dute haien telefono mugikorrean. Dagoeneko NIK Patrika digitala APPa instalatuta duten gurasoek eta legezko tutoreek mezu bat jasoko dute haien APPean, nahi badute haien seme-alaben eta/edo haien tutoretzapekoen OTI digitala deskarga dezaten.
Zertarako balio du “OTI digitak”?
“OTI digitala” dutenek elkarreraginean jardun ahalko dute osasungintza-sistemarekin, bai Osakidetzan bai botiketan dagokien medikamentua emateko, keinu erraz baten bidez: telefono mugikorra erakutsiz. Nolanahi ere, zerbitzu digital horrek (OTI digitala) ez du ohiko txartela ordezkatuko; herritarrek osasungintza-sistemarekin duten elkarreragina hobetzeko zerbitzu osagarria baino ez da.
Nola eskuratu OTI digitala?
OTI digitala eduki ahal izateko, egiaztagiri digitala behar da (B@Kq edo antzekoa), besteak beste, Osasun Karpetara sarbidea ematen duena. Parte hartu nahi duten baina ziurtagiri digitalik ez duten pertsonek Eusko Jaurlaritzako Zuzenean Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan eskatu ahalko dute, nagusiki, edo KZgunearen edozein zentrotan, zentro zibikoetan.
Pertsona horrek egiaztagiri digitala duenean, Eusko Jaurlaritzaren NIK Patrika digitala aplikazioa deskargatu beharko du, AppStoreren eta PlayStoreren bidez, eta aplikazioaren barruan osasun-txartel indibiduala erantsi. Hala, telefono mugikorra erakutsiz soilik dagokion osasun-zentroan edo botikan identifikatu ahalko da.
NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioa
Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako aplikazio bat jarri du abian, herritarrek euskarri digitalean administrazio publikoetan egiaztatzeko agiriak biltzeko. NIK wallet aplikazioa zorro digitala da, normalean plastikozko txartel gisa eramaten diren dokumentuak eramateko eta aurkezteko; hala, erosoagoa, arinagoa eta seguruagoa izango da beharrezkoak diren zerbitzu eta izapideak jasotzeko orduan. Hura da Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jaso den proiektu estrategikoetako bat.
OTI digitalari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: osasun-txartel indibiduala, formatu digitalean.