Marian Elorzak Eskualde Makroatlantikoa eratzeko behin betiko bultzada ematea defendatu du Europan

0

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusia Eskualde Periferikoen eta Itsasokoen Konferentziako Batzar Nagusietan eta Arku Atlantikoko Batzordean parte hartzen ari da, Bretainian 

Marian Elorza Europar Batasuneko Kanpo Harremanetako idazkari nagusia Eskualde Periferikoen eta Itsasokoen Konferentzian (EPIK) da. Biltzar hori gaur eta bihar izango da, Saint Malón, Bretainian (Frantzia). Marian Elorzarekin batera, Mikel Antón Europar Batasuneko zuzendaria eta Marta Marín Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria ere bertaratu dira.

Guztira, sei konferentzia daude, eta Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako arduraduna EPIK horietako baten buru da, hain justu ere, Arku Atlantikoko Batzordeko presidentea den  Iñigo Urkullu Lehendakaria ordezkatzen ari da. Bilgune honetan  lurralde Atlantikoetako ordezkari politikoak eta eragile sozio-ekonomikoak batzen dira; eta horien guztien aurrean, Makroeskualde Atlantikoa defendatu du Marian Elorzak; Europar Batasuneko Espainiako Presidentziak ere Makroeskualde Atlantikoa susta dadila agintzen du.

EPIKren Batzar Orokorraren hasierako saioaren ostean, EPIKren Bureau Politikoa egin da (Euskadi horren parte da), bertan erakundearen Presidente berriaren hautaketa jorratzen da, bai eta Azken Adierazpenaren edo 2023ko Adierazpenaren testua ere, zeinak EPIK-k Europako erakunde berriei helarazi nahi dizkien mezu politiko nagusiak biltzen baititu.

Bihar, azaroak 17, EPIKren 50. urtemugaren omenezko ekitaldia izango da, eta ondoren, besteak beste, itsasoko gaiei eta arrantzari, kohesioari eta elkartasunari (migrazioa eta Ukraina) buruzko saioak izango dira.