2024ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua azaroaren 20ean abiatuko da Donostian

0

Abenduaren 3ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak

Datorren astelehenetik, azaroaren 20etik hasita, erroldatuta dauden donostiarrek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 3ra bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete. Proposamenak internetez egin ahal izango dira udalaren web atarian.

Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa independente bat bete behar da.

Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte abenduaren 4tik 15era bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.

Abenduaren 15etik 18ra bitartean, Batzordeak gehienez 5 hautagai aukeratuko ditu. Bozketa amaitu ondoren, eta prozesua egiaztatu ostean, Udalak abenduaren 18an argitaratuko ditu hautagai irabazleen izenak, eta Udalbatzak berretsiko ditu.

Urrezko Danborra

Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie Urrezko Danborrerako hautagaitzak aurkezteko epea igande honetan, azaroak 19, amaituko dela.