367 pertsonek aurkeztu dute 2024ko Urrezko Danborrerako beren hautagaitza

0

Udalak jasotako proposamenak aztertuko ditu behin betiko zerrenda ezagutzera eman aurretik

Guztira 367 pertsona fisikok eta juridikok parte hartu dute 2024ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesuaren lehen fasean. Horrela, 366 pertsona fisikok (182 emakume eta 184 gizon) eta elkarte batek hautagaitza proposamenak aurkeztu dituzte.

Herritarren Partaidetzarako Zerbiztuak eta Idazkaritza Juridikoak datozen egunetan aztertuko dute proposamenek irizpideak, izaera juridikoa eta saria jasotzeko beharrezkoak diren merezimenduak betetzen dituzten. Baheketa egiteko epea azaroaren 28an amaituko da, eta proposamen guztiak aztertu ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko da.