Osasun Sailak argi berdea eman dio % 4ko osagarria aplikatzeko osasun mahai sektorialaren erabakiari

0
  • Sindikatuek hiru talde jakinetarako (Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileak, Osasun Mentaleko Sareak eta Tolosaldea ESIko langile batzuk) eskatzen zuten % 4ko osagarria ordaintzeari buruzko akordioa itxi dute Osakidetzak eta UGT, Sindikatu Medikoa eta SATSE sindikatuek

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran erabaki du berrestea 2023ko ekainaren 28an Osasun Mahai Sektorialean Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko ordezkaritzak eta SATSE (Erizaintza Sindikatua), Sindikatu Medikoa eta UGT sindikatuek lortutako akordioa. Itunak ezartzen du Osakidetzako langileen lan-baldintzei buruzko akordio arautzailearen 103. artikuluan aurreikusten den osagarri espezifikoa aplikatzea.

Akordio arautzailearen I. eranskinaren arabera, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zentroetako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko profesionalek, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko profesionalek eta Tolosaldea ESIko Kudeatzailetza Zuzendaritzako eta Kudeaketa Zuzendaritzako kudeaketa- eta administrazio-zerbitzuetako langileek jasoko dute haien kategoriari dagokion ordainsariko % 4, betiere Osakidetzako langileen lan-baldintzen akordio arautzailearen 103. artikuluan aurreikusitako osagarri espezifikoaren aplikazioan.

Gobernu Kontseiluan onartu den akordio hori aurrerapausoa da Osasun Mahai Sektorialean hartutako konpromisoak betetzeko bidean. Eta Osakidetzak eta Osasun Sailak foro horretan behin eta berriz adierazitako borondatearen eta elkarrizketarako eta akordiorako jarreraren beste adibide bat da.