5.200 pertsonak Basauriko eta Galdakaoko ur-goraldi naturalen arriskupean egoteari utzi diote, 11 urteko obren eta orotara 36,2 milioi euroko inbertsioaren ondoren

0
  • Amaitu da Nerbioi eta Ibaizabalen uholdeetatik babesteko lanen egokitzapen hidraulikoa
  • 5,3 km-ko ibilgua egokitu dira, 3 zubi ordezkatu dira (Gudarien, Urbi eta Bridgestone) eta Mercadilloko zubia zaharberritu da

URAk amaitu ditu Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basauritik eta Galdakaotik igarotzean uholdeetatik babesteko lanen egokitzapen hidraulikoaren hiru faseak. Horiei esker, 5200 lagunek ez dute aurrerantzean Basaurin eta Galdakaon ohiko uholdeen erasanak pairatzeko  arriskurik izango.

Obra horien bidez, sekzio hidraulikoa 5,3 km-ko luzerako ibai-tarteetan handitu da Nerbioi eta Ibaizabalen, eta 3 zubi ordeztu dira (Gudarien Hiribidea, Urbi eta Bridgestone) eta Bengoetxeko edo Mercadilloko zubia egokitu eta zaharberritu da.

Jarduketa osoa egiteko, 11 urteko obrak eta orotara 36,2 milioi euroko inbertsio egin behar izan dira, 5200 pertsona ur-goraldien errepikapen naturalaren eraginpean egoteari uzteko (100 urteko errepikatze-denborako uholdeak). Jarduketa multzo horri esker, espero zitezkeen bataz besteko kalte materialak 7 milioi eurotik 0,7 milioi eurotik behera murriztu dira urtean.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak egindako jardueren xehetasunak eman ditu  Galdakaon egindako ekitaldian, lanekin lortutako emaitza garrantzitsuenak azaltzeko. Ekitaldian,  Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarekin, Aitor Aldasoro Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearekin, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatearekin, Asier Iragorri Basauriko alkatearekin eta Alberto Ugarriza Zaratamoko alkatearekin batera izan da.

Tapiak nabarmen du URAk 11 urtez egindako ondoren, uholde-arriskua «nabarmen murriztu» dela, Galdakao, Basauri eta Zaratamoko udalekin lankidetza estuan. Aurreratu duenez, abenduan amaituko dira Bengoetxeko azken lanak. Nahiz eta oraindik erremateak eta osatzeko xehetasunak geratuko diren, diseinatutako ibaiaren ahalmen hidraulikoa lortu da dagoeneko.

Lehenengo fasean ibilguaren hustutze-ahalmena handitu zen Nerbioi ibaiaren 2.020 metroko tarte batean. Zati hori Euskotren zubian hasi zen, Bandas-en, eta Basauriko Ariz zubiraino iritsi zen. Halaber, beharrezko obra eta zerbitzu-berritze guztiak egin ziren. Jarduketa hori 2012an amaitu zen: Nerbioi ibaiaren funtzio hidraulikoa hobetzea lortu zen, uholde errepikariek sarri erasanak sortu izan zituen tarte batean. 16 milioi euroko inbertsioa izan zuen.

Laburbilduz, ibilguaren sekzioa handitzeari ekin zitzaion, batez ere ohantze harritsua induskatuz, 2,5 metroko sakonera irabazteko. Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek bat egiten duten tokian, 28 metroko zabalera duen ohiko emarien kanala egokitu zen ibilguan, eta 5 metroko zabalera duten aulkitxoak edota plataformatxoak ezarri ziren alboetan, hondotik 2,5 metroko altueran. Era berean, Fabrelec presa txikia zati batean eraitsi zen, 0,5 metroko altueran.

Bigarren fasean, ibilgua 1.570 metroko tarte batean handitu zen, Nerbioi ibaiaren elkargunearen eta Ibaizabaleko Bengoetxe presa txikiaren artean, ur askoko gertakarietan behin eta berriz agerian geratu zen gaitasun hidrauliko eskasari erantzuteko. Horren ondorioz, Urbiko eta Bridgestoneko zubiak aldatu behar izan ziren, eta Urbiko presa txikia partzialki eraitsi. Obra horiek 2017an amaitu ziren, eta 7,7 milioi euroko inbertsioa izan zuten.

Hirugarren fasean, Ibaizabal ibaiaren funtzio hidraulikoa eta husteko gaitasuna hobetzeko obrak bildu dira: Bengoetxeko presa txikiaren eta Plazakoetxeko presa txikiaren (Galdakao) arteko 1.640 m-ko luzeran: hiru faseen multzoaren funtsezko fasea, hain zuzen ere. Alde batetik, lanekin lortzen den pertsonen eta inguruneko jarduera ekonomikoaren segurtasun areagotzeagatik. Eta, bestetik, martxan jarri direnetik, uholdeetatik babesteko I. eta II. faseen gaitasuna handitzen dutelako. 12,5 milioi euroko inbertsioa izan du guztira III fase horrek, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.

Fase honen mugarri izan da Galdakaoko Mercadillo edo Bengoetxea zubia handitu eta zaharberritzea. Zubi zaharra da, harrizkoa. Lehen, ura husteko ahalmen gutxikoa zen, eta Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean monumentu kategoriako kultura-ondasun gisa katalogatua.

Era berean, jarduera gehigarriak egin ziren, hala nola, Plazakoetxeko zubiko zutabeen oinarriak sendotzea eta erabileraz kanpo dagoen Bengoetxeko presa txikia eraistea.