Doitasuneko Medikuntzari buruzko jardunaldia

0
PRUEBA

Osakidetzak eta SEDISAk Doitasuneko Medikuntzaren gaia aztertzeko antolatu dituzte bi jardunaldi Ospitaleko ekitaldi-aretoan, hainbat profesional bertan zirela. Hasierako ekitaldian, Mª Luz Marqués EEGko ESIko zuzendari-gerenteak, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuordeak José Luis Quintas, Maribel Romo SEDISAko Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Elkarteko lehendakariak eta Carme Pinyol Novartis-eko Early & Health Economics Lead-ak parte hartu dute. Bestetik, ondorioez eta amaierako ekitaldiaz Victor Bustamante Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria arduratu da.

Minbiziaren tratamenduan aurrerapauso handiak ematen ari dira azken urteotan, oinarri genetiko eta molekularren ezagutzan egiten ari diren aurrerapenei esker, neurri batean. Horri esker, modu pertsonalizatuagoan eta eraginkorragoan jorratzen da. Hala, tratamendu-aukerak hobetzen eta biziraupen-tasak handitzen ari dira. Hain zuzen ere, jardunaldi bikoitzak alor honi buruz hitz egiteko eta, egiten ari diren aurrerapen eta berrikuntzen laguntzaz, minbiziaren tratamenduan duen irismena ezagutzeko balio izan du. Horretarako, gaian adituak diren hainbat profesionalek parte hartu dute.

Horretarako, gaian adituak diren profesionalek parte hartu dute. Aditu horiek diagnostiko zuzenaren eta azterketa histopatologiko eta molekularraren garrantziaz eztabaidatu dute, doitasun-onkologiako estrategiak ezagutarazi dituzte, klinikako biomarkatzaileen inplementazioaz eta prostatako minbiziaren irudi-teknika berriez hitz egin dute.