Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europako Sarearen (EAPN-ES) urteko mintegia Euskadin: Euskadi pobrezia-tasa txikiena duten EBko 3 herrialdeen artean dago

0

Nazioarteko topaketa honetara, Nerea Melgosa sailburua lagunduta bertaratu da Lehendakaria, eta bertan azpimarratu du erakundeen “etenik ez duen eginbeharra” dela desberdintasunen arrakalak murrizten joatea, “historian sekula baino askotarikoagoa den euskal gizartean”.

“Gure politikak ebaluatuz egiten dugu lan, etengabe hobetu nahian”- azaldu du, eta baieztatu du azken urteotako Euskadiko gizarte desberdintasunen adierazleek eta pobrezia jasotzeko neurgailuek Euskadi berdintasunean eta kohesio sozialean aurrera egiten ari dela adierazten dutela. Adibide modura, Lehendakariak adierazi duenez, EBko pobrezia tasarik txikiena duten hiru herrialdeen artean dago Euskadi; pobrezia larriaren arriskua % 4,9ra jaitsi da; eta euskal gizartearen % 92 “pobreziatik urrun” bizi da.