Elikadura osasungarria Toscana Viar-ekin

0
PRUEBA

Mugikide proiektua profesionalen artean ohitura osasungarriak sustatzeko ekimen bat da eta, horren barruan, elikadura osasungarriari buruzko saio berezi bat egin du Prebentzioko Oinarrizko Unitateak. Toscana Viarrek parte hartu du saioan.

Prestakuntzaz farmazialaria da Toscana Viar, eta nutrizionista- eta coach-lanetan dihardu. Kirol nutrizioan espezialista da (Nazioarteko Olinpiar Batzordearen diploma du) eta Athletic Clubeko eta Espainiako Futbol Selekzioko nutrizio-taldeetan dago.

ESIko profesionalei asko gustatu zaie saioa. Toscana Viarrek azaldu die zeinen garrantzitsua den elikadura gure bizitzetan, «kontzientzia hartzen joan daitezen eta uste osoa izan dezaten gure ohiturek zehaztuko dutela zenbat biziko garen, baina baita nola biziko garen ere».

Aldaketa-prozesu oro «gutxika-gutxika aurrerapausoak egin behar ditugun bidaia bat» dela kontuan hartuta, gure buruari proposatzen dizkiogun aldaketak lortzeko bere ustez funtsezko bost oinarriak zein diren azaldu du. Hauek dira: motibazioa, informazioa, plangintza, nork bere burua ezagutzea eta bizi-estiloa.

Mugikide proiektua

Ekimen honen helburua da ohitura osasungarriak sustatzea eta, horretarako, profesionalen osasuna modu aktiboan eta etengabe hobetzeko ekintzak ezartzea eta lantokia bera nahiz lan-ingurunetik kanpoko ohiturak osasungarriago egitea. Hori guztia nork bere burua zaintzeko ezinbesteko hiru dimentsioak oinarri hartuta: dieta, kirola eta atsedena.