Euskal industriako negozio-zifraren bilakaera positiboa izan du ardatz gaur Astekonomiak, beste adierazle ekonomiko batzuekin batera

0
PRUEBA

Euskal industriaren negozio-zifrak joan den irailean izan duen bilakaera positiboa da abiarazteko gaia gaur Astekonomian. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, eta Euskadiko hoteletan urri batean ostatu-gauetan lortutako errekorrari ere erreparatzen dio emanaldi berri honetan. Beste atal aipagarri bat da Euskadin berriz ere gora egin duela atzerriko afiliazioak, 100.000 pertsonara iristeko bidean.

Aurtengo irailean, industriako negozio-zifra % 4,0 igo zen aurreko urteko aldi beraren aldean, EINek berriki argitaratutako datuen arabera. Igoera horri esker, iraileko indizea da hilabete horretan inoiz lortu den altuena.

Bestalde, urrian, Euskadiko hotel-establezimenduetako ostatu-gauak % 6,7 igo ziren. Guztira, 672.000 ostatu-gau baino gehiago egin ziren: serie historiko osoko zifrarik handiena urri batean. Nabarmentzekoa da, beste behin ere, atzerritar asko etorri direla, Estatuko gainerako herrialdeetatik etorritako pertsonen jaitsieraren aurrean.

Azkenik, urrian, atzerritarren Gizarte Segurantzako afiliazioek % 11,5 gora egin zuten aurreko urteko aldi beraren aldean. Zehazki, atzerriko nazionalitatea dutenen 92.315 afiliazio dira jadanik, hau da, serie historiko osoko erregistrorik handiena da.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.