Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Bordeleko Arc-en-Reve zentroak Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria sortu dute, Europako Kontseiluko 46 herrialdeetako etxebizitzei irekia

0

Etxebizitza kolektiboa, Europan, etxeko eta komunitateko kultura bat dakarren bizitegi-eredu bat da; ondasun horrek, aldi berean, kontinente osoaren nortasuna markatzen du. Era berean, gizarte- eta kultura-elementu integratzailea da. Balioa emateko, European Collective Housing Award, Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria, sortu da, Euskadiko Arkitektura Institutuaren eta Bordeleko Arc en Rêve arkitektura-zentroaren arteko lankidetzatik. Bizitegi-eraikinen sustapenak saritzea helburu duen nazioarteko saria da.

Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria bi urtez behin egingo den lehiaketa izango da, eta Europako etxebizitza mota horren arkitekturaren behatoki bihurtu nahi du.

Bestalde, Fabrizio Gallanti Bordeleko Arc en Rêve arkitektura-zentroko zuzendariak adierazi duenez, «Europa balioan jarri beharreko etxebizitza kolektiboen tradizio luze batetik dator. Izan ere, hori da mistura eta gizarte-kohesioa bermatzen dituen formula, bai eta lurzoruaren neurrigabeko kontsumoa eta familia bakarreko etxebizitzen ekoizpen neurrigabeak sortzen duen ‘étalement urbain’-a saihesten duen neurrizko hiri-garapena ere”.

Europako Kontseilua osatzen duten 46 herrialdeetan eraikitako etxebizitzek parte hartu ahal izango dute deialdian. Oinarri osoak urtarrilaren 1ean argitaratuko dira eta hil horren 15ean hasiko dira hautagaitzak onartzen.

Fernández Per, Imbernón eta Blanc-ek ‘Etxebizitza kolektibo europarraren erronkak. Identitate komuna’ mahai-inguruan parte hartuko dute gaur arratsaldean. Hori Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren itxiera ekitaldia izango da, eta Saria publikoaren aurrean aurkezteko ere balioko du. María Arana Mugak/ 2023ko komisarioak moderatuko du.