Unai Aberasturi, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren Aholku Kontseiluaren kide

0

 

Josu Erkoreka, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburua eta Javier Diéguez, Cyberzaintzako zuzendari nagusia, Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia berriaren Administrazio Kontseiluaren bileraren buru izan ziren joan den azaroaren 22an.

Lakuan egindako bileran, hainbat gai jorratu ziren, hala nola Agentziaren abiatzea eta aurrekontua, eta 2024an egin beharreko urratsak ezarri ziren. Gainera Aholko Kontseilua izendatu zen, hainbat diziplinatan adituak diren 11 pertsonarekin, Agentziaren gobernu-organoei aholkuak emateko. Kideen artean, eremu publikokoak zein pribatukoak, Unai Aberasturi dago, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko egungo presidentea.