Ahozko komunikazio onenaren bigarren saria CSC´23 Ikastaro Koronario eta Estrukturalaren kongresuan

0

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamika eta Kardiologia Interbentzionistako Laborategiko erizaintzako taldeak ahozko komunikazio onenaren bigarren saria lortu du azaroan Madrilen egin den CSC´23 Ikastaro Koronario eta Estrukturalaren kongresuan. «De Aórtica a Mitral, pasando por el sastre», procedimiento híbrido valvular du izenburu, Luisma Sandonísek aurkeztu du eta, gainera, honako egile hauek ere parte hartu dute: Laura Agüera, Miguel Alor, Fernando Gómez, Esther Salcedo, Txus Furones, Rosalía Incera, Ana García eta Cheli Duñabeitia.

Lanak deskribatzen duen kasu klinikoa hau da: paziente batek larriki kaltzifikatutako estenosi mitrala du, oso sintomatikoa eta tratamendu medikoarekiko errefraktarioa; hala ere, kirurgia kardiakoko nahiz hemodinamikako taldeek ebakuntza egitea baztertu zuten, konplexutasun handikoa baita eta hilkortasun handiko konplikazioak egoteko aukera baitago. Azkenean, ebakuntza egin zen, ondo egin ere, bi talde horien eta anestesia-taldearen elkarlanarekin. Prozedura hibridoa egin zen eta, aurretik, aldaketak egin ziren ezarriko zen balbulan: politetrafluoretilenozko hegal bat josi zen eta horri ehun perikardikoko ilargi-erdi formako partxe bat josi zitzaion, ezker-aurikulari josi zitzaiona. Horrek finkapen eta egonkortasun ona ematen dio balbulari.