ATE Mobilek mugikortasun-soluzioak eskaintzen dizkie 10.000 erabiltzaileri

0

ATE Mobilek mugikortasun-soluzioak eskaintzen dizkie 10.000 erabiltzaileri 20 urte bete dituenean Enpresak lau ataletan banatuta 13 app ditu: operazioak, logistika, salmentak eta pertsonak. Konpainia ATE Informáticaren negozio-dibisioa da eta erabiltzaile mugikorrentzat negozio arloko mugikortasuneko appak eta soluzioak ematea du helburu. Prozesu komertzialak, teknikoak, logistikoak eta fabrikaziokoak digitalizatzen ditu.

Bezeroen artean, LTZak, instalaziokoak eta muntaketakoak, komertzialak, merkantzia banatzen eta bidaltzen dutenak, merkantzien harrera egiten dutenak, garraio-zerbitzuak edo eremuan bertan zundaketak egiten dituztenak daude.

«Ia ahaztuta ditugu 2003an eskuragarri genituen teknologiak», dio Johann Vázquezek, telekomunikazioetako ingeniariak, hasiera-hasieratik ATE Mobileren bultzatzailea izan zenak eta gaur egun arduraduna denak. «Telefono mugikorrek deiak egiteko bakarrik balio zuten eta, asko jota, testu-mezuak bidaltzeko. Baina hala eta guztiz ere, gure bezeroentzako lehen soluzio mugikorrak diseinatzea eta horiek eskaintzea lortu genuen. Adibidez, Osakidetzako bisitak oroitarazteko sms bidezko lehen jakinarazpen-sistema ATEtik ezarri genuen. Oroitarazteko jakinarazpenen bolumena oso handia izan zen, eta aurreztutako kostuen bolumena sekulakoa. Horrek guztiak bestela hitzordu medikoa zutela ahaztuko zitzaiekeelako pazienteak ez bertaratzea minimizatu zuen. Bestalde, Java-MicroEdition teknologia berriarekin NOKIA 6600ak programatzen ausartzen lehenengoetakoak izan ginen gero gure bezero komertzialen ERPekin konektatzeko. Horri esker, bezeroen eta stockaren inguruko informazioa ateratzeko eta salmenta-eskariak jasotzeko gai izan ginen».

Hasierak zailak izan ziren. Soluzio horiek eskaintzen zuten balioa enpresei transmititzeko zailtasunak izan genituen. «Batzuetan, espazio-ontzitik jaitsi berriak ziren estralurtarrak bagina bezala begiratzen ziguten», kontatu digu Pío Galdosek, ATEko zuzendari komertzialak eta esperientzia horietan ere esku hartu zuenak. «Soluzio haiek enpresetako prozesu jakin batzuk kudeatzeko moduan disrupzio handia eragiten zuten. Izan ere, ordura arte, paperak eta eskuz egiten ziren lanek garrantzi handia zuten prozesu haietan. Baina, pixkanaka-pixkanaka, bidea hura zela eta atzera-bueltarik ez zegoela ulertzen joan ziren».

Teknologiaren ondorioz beste ikara batzuk ere iritsi ziren. Haietako bat izan zen, adibidez, Blackberryk jasandako erorketa. Izan ere, bere garaiko soluzio guztiak plataforma hartatik eraiki ziren eta hori guztia gainditu beharreko erronka izan zen. Horretarako, ezagutza eta soluzioak Androidera eta iOSera bideratzeko lan zorrotza egin behar izan zuten. Era berean, handik urte batzuetara, ATE Mobileren soluzio-katalogoko appak estandaritzatzeko asmo handiko prozesuari aurre egin behar izan zion enpresak. Aldi berean, gainera, Solmicro ERPrekin (Zucchettiren ERP soluzioa, 2005etik ATEn ezarritakoa) egindako integrazio naturala sendotu zuen merkatuko beste ERP batzuekiko integragarritasun bereizgarria galdu gabe.

Orain, enpresak egunero 50.000 eragiketa baino gehiago bideratzen ditu; 20.000 kontsulta inguru eta 27.000 jakinarazpen baino gehiago egunero. «Bidea zoragarria izan da, baina ez gara konformatzen», adierazi dute irmo Johannek eta Ignaciok. «Onena etortzear dagoela uste dugu; gainera, buruan hainbat ideia eta soluzio ditugu, eta epe laburrera begira horiek gauzatu nahiko genituzke. Horixe da lanerako eta bizitzarako gure filosofia; eta ez gara geratuko. Gainera, gure lankide diren enpresek etengabe proposatzen dizkigute erronkak eta horrek asko motibatzen gaitu. 20 urte igaro dira eta pentsatzen genuena baino askoz ere gehiago egin dugu, egia da, baina 20 urte barru, 2023. urte honetara atzera begiratzen dugunean, gauza bera esango dugula uste dugu».