Eusko Jaurlaritzaren Urteko Kontratazio Planak Kontratazio Publikoko 292 M «-ko aurreikuspena egin du 2024rako

0

Sektore Publikoko Kontratuen Legea betez, Gobernu Kontseiluak gaur izan du EAEko Administrazio Orokorraren 2024rako Urteko Kontratazio Planaren berri. Planak 223 kontratuko kontratazio publikorako aurreikuspena egiten du, 292 M €-ko balio estimatuaz.

Aipatutako planak Eusko Jaurlaritzako sailek datorren urterako kontratazio publikoko jarduerari dagokionez aurreikusten duten programazioa jasotzen du, eta erregulazio harmonizatuaren pean geratuko diren kontratuen berri ematen du.

Hona urteko plan honen banakapena sailen arabera:

Saila Kontratu kopurua Kontratuaren balio estimatua

(BEZa kanpo)

Lehendakaritza 9 1.136.495,88
Segurtasuna 30 50.619.245,28
Lana eta Enplegua 6 4.619.540,37 €
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua 24 5.672.247
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena 38 24.923.880,16 €
Ekonomia eta Ogasuna 5 25.895.247,93 €
Hezkuntza 16 80.021.317,37 €
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa 24 24.457.846,44 €
Osasuna 11 33.095.199,24 €
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak 35 39.568.128,01 €
Kultura eta Hizkuntza Politika 24 2.306.780,00 €
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa 1 650.000,00
GUZTIRA 223 292.965.927,68