Osasun-zentroetako Lehen Mailako Arretako ordutegiak abenduko zubirako eta Eguberrietarako

0

Osakidetzak Lehen Mailako Arretako osasun-zentroen ordutegiak egokituko ditu Eguberrietan, herritarrei osasun-zerbitzua ematen zaiela berma dadin eta Euskadiko Lehen Mailako Arretako profesionalen atsedena erraztu dadin.

Baliabide publikoen jasangarritasunean eta erabilera eraginkorrean oinarritutako neurria da. Irekiera-ordutegitik kanpo, Osakidetzak Etengabeko Arretako Guneen bidez bermatuko du osasun-arreta eskaintzen dela.

Osasun-zentroetan, oro har, arreta-ordutegia 8:00etatik 17:00etara izango da. Oso kasu berezietan mugatuko da arreta-ordutegia 15:00ak arte.

Aldaketarik gabe Etengabeko Arretako Guneetan

Etengabeko Arretako Guneei dagokienez, eta Eguberrietan aurreikusitako estaldurari dagokionez, Etengabeko Arretako Gune gehienek ez dute aldaketarik aurreikusi ohiko zerbitzuan edo irekitzeko eta ixteko ordutegian. Nolanahi ere, oraindik Etengabeko Arretako Guneren batek ez du jakinarazi Eguberrietako egun jakinetan izango diren hutsuneak eta guardiak estali diren.

Osakidetzak gogorarazi du herritarrek ordutegien egokitzapenari buruzko informazioa lortu ahal izango dutela Osakidetzaren web-orriaren bidez, www.osakidetza.eus, baita erreferentziazko osasun-zentroen kanpoaldean jarriko diren informazio-kartelen bidez ere —landa-eremuetan, udaletan ere jarriko dira kartelak—.

Osakidetzak joan den ostegunean, Euskal Osasun Zerbitzuko osasunaren arloko mahai sektorialean, jakinarazi zizkien ordezkari sindikalei aurreikusitako ordutegi-egokitzapenak. Osakidetzak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen osasun-arreta ehuneko ehunean bermatuta dagoela Eguberrietan, aurreikusitako dispositiboen bidez. Horrela, osasun-zentroen irekiera-ordutegitik kanpo, Osakidetzak uneoro bermatuko du arreta Etengabeko Arretako Guneetan.

Erantsitako dokumentuak jaiegun horietarako aurreikusitako ordutegien laburpena jasotzen du; plangintza hori etengabe berrikusiko da gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiteko, hala nola bajei edo ustekabeko absentziei.