Pirinioetako Lan Elkartea. Lehendakariak gogorarazi du oraindik itxita daudela Pirinioetako zenbait pasabide, EBren, merkatu bakarraren eta Schengenen espirituaren aurka. PLEk EBn duen posizioa indartu nahi du hidrogeno-korridore batekin

0

Pirinioetako Lan Elkartearen ordezkari politikoak Busturian elkartu dira gaur, mugaz zeharkako elkarlanerako euren konpromisoa berresteko, Presidenteen Adierazpen Komunaren bitartez.

PLEren presidentziaren lekukoa Okzitania eskualdeari pasa dio Euskadik, hurrengo bi urteetarako.

Iñigo Urkulluk baieztatu duenez, “kohesiorik gabe, ez dago Merkatu Bakarrik”.

Ekimen nabarmenen artean, mugaz gaindiko igarobide batzuk berriz ireki izanagatik pozik agertu da Iñigo Urkullu, baina oraindik batzuk itxita daudela gogorarazi du – batik bat, Pirinioetan –, eta hori Europar Batasunaren oinarrizko legeriaren eta Schengengo Hitzarmenaren aurkakoa da, mugaz bestaldeko herritarrei kalte egiten die eta lurralde kohesioa murrizten du.

Mahai borobiletako batek, “Hidrogeno berriztagarria Pirinioetan. Mugaz gaindiko lankidetzaren indarra” izenekoak, auzo lurralde hauetan H2aren haran handi bat irudikatzeko besteko sinergia dagoela egiaztatu du, H2ren balioaren kate osoa biltzeko modukoa. Ikuspegi honekin, lurralde hauetako presidenteek “Hidrogeno berriztagarria sustatzeko Konpromisoa” sinatu dute, besteak beste, hidrogenoaren ekonomia hedatzeko eta Europa mailan PLEren posizionamendua indartzeko mugaz gaindiko gune bat eraikitzeko.