Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak EBko Next Generation funtsekin 118 elementu elektriko egokituko dituzte Urdaibaiko hegaztiak babesteko

0
Puente Colgante Campaña bbk

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 352.810 euro bideratuko ditu sare elektrikoa modernizatu eta digitalizatzeko, eta, horrela, hobetu egingo da 118 euskarri elektrikoren integrazioa eta hauek hegazti-faunarekin duten interakzioa Biosfera Erreserban

Hitzarmen bat sinatu da I-DErekin (Iberdrola taldea), lau urterako, Next Generation EUk finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.

Eusko Jaurlaritzak emandako 352.810 euroko zuzkidura ekonomikoa Berreskuratze Tresna Europarretik («Next Generation EU») eratorritako baliabideen bidez finantzatzen da, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.