Ahotsak euskaraz grabatzeko maratoian parte hartzera animatu nahi ditu Udalak herritarrak

0

Abenduaren 2an eta 3an, ahotsak grabatzeko aukera izango da Bulebarrean jarriko den karpan

Donostiako Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak babesten duten www.gaitu.eus ekimenarekin, eta ahotsak grabatzeko maratoia egingo du Bulebarrean jarriko duen karpan, datorren larunbatean eta igandean, Euskararen Eguna dela-eta.

Abenduaren 2an, 12:00etatik 20:00etara izango da karpa Bulebarrean eta abenduaren 3an, berriz, 11:00etatik 19:00etara. Helburua da karpara ahalik eta donostiar gehien gerturatzea eta ahots asko eta askotarikoak grabatzea, adin, genero, azentu eta hizkera desberdinetakoak. Hori dela-eta, ahotsen grabazio masiboan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak bai hiriko elkarte, entitate eta enpresetako ordezkariak bai herritarrak.

Jar dezagun teknologia euskaldunon alde lelopean, telefonoak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko informazioa eta laguntza ere eskainiko da.