Fekoor erakundeak María Jesús Suárez Osakidetzako erradiologia-teknikaria saritu du, desgaitasun organikoa duten pertsonen bizitza independentearekin duen inplikazioagatik

0

ABENDUAREN 3a

‘DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA’

Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor) kolektibo horri mamografiak egin dakizkion bultzatzeko proiektua nabarmendu du
Osakidetzako mamografoak berritzeari esker, aulki gurpildunetan dauden pertsonen irisgarritasun hobetu da eta berdintasuna handitu da

Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko erradiologia-teknikari eta Erradiologia, Erradioterapia eta Medikuntza Nuklearreko Teknikarien Espainiako Elkarteko presidente María Jesús Suárez Hernándezek jaso du 2023ko Fekoor Saria, Bizitza Independentea. Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor) gaur, abenduaren 3an eman dio saria, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren barruan.

Fekoor erakundeak María Jesús Suárezi sari hau ematean, aintzat hartu du desgaitasun organikoa duten pertsonen bizitza independentea sustatzekoizan duen inplikazioa, bai Bularreko Minbizia GoizDetektatzeko Programarekin eta mamografiak egitearekin zerikusia duten proiektuen bidez, bai desgaitasuna duten emakumeei sexu eta ugalketa-osasunaren arloan kalitatezko arreta emateko protokoloa bultzatzearen bidez. María Jesús Suárez Hernándezek, halaber, inplikazio handia izan du osasunaren esparruan hizkuntza inklusiboasustatzearekin.

Bizitza independentea bultzatzea

María Jesús Suárez Hernández Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko erradiologia-teknikaria da eta lotura estua du Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programarekin.

María Jesús Suárez erradiologia-teknikariakdesgaitasun organikoa duten pertsonen mamografia-tasa hobetzeko asmoz —gaur egun batez bestekotik beherako indizea du, kolektibo horren artean mamografiak egin zitezen sustatzeko proiektu bat jarri zuen abian Fekoor Federazioarekin elkarlanean.Osakidetzako mamografoak berritzeari esker, aulki gurpildunetan dauden pertsonen irisgarritasuna hobetu da eta berdintasuna handitu da; izatez, ekipo berriek altuera-lerrun zabalagoa dute eta ekipo zaharrek lortzen ez zuten mailetara iristen dira.

Proiektu horretaz gain, María Jesús Suárez Hernándezek desgaitasuna duten emakumeei sexu-eta ugalketa-osasunaren arloan kalitatezko arreta emateko gomendio-gida batean ere lan egin duarlo horretako erakundeek bermatuko dute gida hori.

Fekoor erakundea 1979an sortu zen, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten emakumeak eta gizonak gizartearen arlo guztietan integratzearen alde lan egiten zuten elkarteen lana koordinatzealdera.

Gaur egun, Fekoor erakundeari atxikitzen zaizkion 20 elkarteak gizarte-eraldaketaren alde lan egiten dute, desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza bateratuaren eta koordinatuaren bidez. Bizitza independenteko eredua da Fekoor erakundearen funtsezko proiektua, eta proiektu horrek 3 ardatz ditu: ingurunea, pertsonak eta babesak.