Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2023-2 deialdiko ahozko azterketara deituak

0
PRUEBA

Abenduaren 1ean ahozko azterketara nortzuk dauden deituta argitaratu da Azterneten.

Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:

Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua

*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik (Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari).

Hauek dira ahozko azterketen datak (hiru lurraldeetan):

  • 1.HE eta 3. HE: abenduaren 14an
  • 2. HE eta 4. HE: abenduaren 15an

Ahozko azterketak egiteko lekuak, berriz, ondokoak dira lurraldeka:

  • Araban: UNED-Gasteiz
  • Bizkaian: Barakaldoko BEC
  • Gipuzkoan: Miramar jauregia, Donostia

Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan