Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.
Abenduko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko den Realaren aurkako partidarako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.
Hauxe da galdera: «Zein egunetan ospatzen da Athletic Cluben 125. urteurrenaren amaiera?». Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. Abenduko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, Atletico de Madriden eta UD Las Palmasen aurkako neurketetarako sarrerak lortu dituzten Club Athletic kideak 25606 (Atletico) eta 27641 (Las Palmas) zenbakiak izan dira. Zorionak!
Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!