COP28, klimari buruzko munduko ekitaldia. Euskadik, EBk bere ingurumen-lidergoagatik eta Urban Kima 2050 bezalako proiektuengatik aintzatetsia, Dubain parte hartuko du Regions4 sareko buru gisa eta lotutako beste eskualde-foroetako kide gisa

0

Dubaiko COP28an, eskualdeetako 40 gobernu eta sare baino gehiago biltzen dituen Tokiko Gobernuen eta Udal Agintaritzen sarearen adierazpen bat sinatu da –horien artean Euskadiren presidentzia duen Regions4 dago–, munduko klima-ekintza azkartzea eta haren irismena zabaltzea eskatzeko.

Tokiko Gobernuen eta Udal Agintaritzen sareak (LGMA) nazio azpiko 40 gobernu baino gehiago ordezkatzen ditu Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren aurrean (CMNUCC), besteak beste honako erakunde hauek bilduz: eskualdeko gobernuen sarea den Regions4 –Euskadik du bere presidentzia–; Under2 Coalition –Euskadi bere Batzorde Eragilearen kidea da–; Euskualdeetako Europako Batzordea; Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Mundu Erakundea (CGLU); eta ICLEI-jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen sarea.

Europako Eskualdeen Batzordearen arabera, eskualdeak dira klima-aldaketaren ondorio negatiboak gehien pairatzen dituztenak, eta klima-aldaketa egokitzeko neurrien % 75 eta egokitzeko neurrien % 90 sustatzeraino iristen dira.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasorok eta Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendari Adolfo Uriartek gidatzen duten ordezkaritzak aurkeztuko ditu, goi bilera honen esparruan, klima-aldaketarako egokitzapenaren arloan Euskadin lortutako aurrerapenak; aurrerapen horiek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak inplementatutako politikei esker lortu dira, eta horrek esparru honetan Euskadi “eskualde lider” gisa aitortua izatera eraman du Europar Batasunean.

Euskadi nazioarteko adibide gisa agertzen da klima-ekintzaren arloan, toki eta eskualde mailako politika, estrategia, programa eta ekintzetan egindako ibilbide luzeagatik, besteak beste europar proiektu hauei esker: Urban Klima 2050; Regions4 Climate; Kostaegoki proiektua; eta Klima Aldaketara Egokitzeko Europar Batasunaren Misioaren partaidea izatea.

Agendarekin hasteko, Aitor Aldasoroko sailburuordeak parte hartu du, Europako eta Latinoamerikako hirietako ordezkariekin batera, mahai-inguru honetan: ‘Deskarbonizazioa eta Erresilientzia Latinoamerika eta Europako nazio azpiko Gobernuetan. Teoriatik inplementaziora”; bertan, gainera, Global Factor euskal enpresak eta Latinoamerika eta Karibeko Garapen Bankuak (BID Invest) ere esku hartu dute.