Europako 30 gazte boluntariok baino gehiagok Nafarroako 11 gizarte-proiektutan parte hartu dute

0

Elodie, Queeny eta Constantine dira aurten Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuak ezarritako Elkartasunerako Europako Gorputza programan parte hartu duten Europako hainbat herrialdetatik etorritako 30 pertsonatik hiru. Zehazki, Italiatik, Alemaniatik, Frantziatik, Errusiatik eta Serbiatik etorritako 35 gaztek egin dituzte lan boluntarioak Nafarroako 11 gizarte-erakunderekin, eta egonaldia urte oso batez luza daiteke. Orain arte, Europako Batzordeak finantzatutako eta 2019an abian jarritako programa horri esker, Europako 71 gaztek aktiboki parte hartu dute Foru Komunitateko gizarte-proiektuetan.