Lehendakariak, hamarkadaren balantze batetan, ikerketa eta garapenean Europarekin bat egin izana nabarmendu du

0

Lehendakariak El Correok eta Banco Santanderrek antolatutako “Expectativas Económicas” foroan parte hartu du gaur goizean. Bere hitzaldian, Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadik azken hamarkadan izan duen bilakaera azaldu du datu objektiboetan oinarrituta eta etorkizunari begirako lehentasun eta helburuak nabarmendu ditu.

“Eurostaten arabera, BGPri lotutako I+Gn egindako inbertsioa %2,32 igo da, duela 10 urte ezarritako helburua gaindituz eta Europararen parean kokatuz”.

«Genero Berdintasunaren Indize onena duten Europako 7 herrialdeen artean gaude; berotegi-efektuko gasen emisioa pixkanaka murriztu da azken hamarkada honetan, eta gaur egun Europako batez bestekoaren azpitik dago».