Melgosa sailburuak sari-banaketa batean nabarmendu duenez, elkartasuna EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 6 printzipioetako bat da, baita nazioarteko agertoki nahasi batean duen garrantzia ere

0

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Antonio Menchaca Fundazioaren Elkartasunerako Sarien galan parte hartu du, Bilboko BBK aretoan.

Bizi dugun mundu nahasian «elkartasunak» duen balioa azpimarratu du. “Elkartasuna ere Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren sei printzipioetako bat da «.

«Egoera kezkagarri, aurreikusi ezin edo aldakor horretan, Europa eta -gurekin batera- planeta osoa gure historiako krisirik handienetako baten aurrean dago. Gerrak; Errusiak Ukraina inbaditzea; Errusiaren eta Txinaren anbizioak Afrikan eta Ekialdean; Estatu Batuetan eta Latinoamerikan – baita gure Europan ere – sortzen ari diren muturreko handinahiak, migrazio-mugimenduen ugaritzea edo planetaren jasangarritasunaren krisia dira, besteak beste, bizi dugun egoeraren arrazoietako batzuk «.