Aliantza energetiko eta digitalak egiteko laguntzen esparruan egindako 19 proiektuek bikain amaitu dute beren garapena. Laguntzen deialdi hau Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustatu du, eta Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiaren (S4) ardatz gisa ezarritako bi trantsizio horiek sustatuko zituzten I+G+b proiektuak egitea zuen helburu.