XIX. mendean Tuterako Erribera hondatu zuen filoxera izurriteari buruzko liburua argitaratu du Kultura Departamentuak

0

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak «La filoxera en la Ribera de Tudela (1877-1918)» liburua argitaratu du, eskualdeko nekazaritza-paisaiaren eraldaketa ikaraggarria aztertzen duen lana, XIX. mendearen amaieran mahastiak hondatu zituen filoxera izurritearen ondorio zuzena. Historia Seriearen 142. zenbakiko argitalpen hau ekarpen esanguratsua da Nafarroako mahastizaintzaren eta ardogintzaren historia ulertzeko.