Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, zientziaz, robotikaz, ihes-gelez eta jolasguneez gozatu ahal izango da. Doako sarrerarekin. Tailerretan eta ihes-aretoetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izen-ematea gaurtik abenduaren 11ra bitartean egongo da zabalik. Hilaren 21ean zozketa egingo da plazak esleitzeko.
Gabonak Barakaldoko kultur etxe eta gizarte etxeetan ere nabarituko dira. Abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra arte, 60 jarduera inguru eskainiko dira dohainik Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarrenera bitarteko haurrentzat, hau da, 2012 eta 2017 artean jaiotakoentzat. Zientzia-, robotika- eta programazio-tailerretan, bideojokoetan eta sormen teknologikoan, ihes-areto tematikoetan eta jolas libreko guneetan parte hartu ahal izango da. Tailerretan parte hartzeko aurreinskripzioak gaur, abenduak 11, irekiko dira eta hilaren 20ra arte egongo dira zabalik. Abenduaren 21ean plazak zozketatuko dira.
Interesdun bakoitzak gaiaren araberako tailer batean eman ahal izango du izena. Hau da, Zientzia blokeko tailer bat; Robotika, Programazioa, Bideojokoak eta Sormen Teknologikoa blokeko tailer bat, eta Ihes Gela bat. Jarduerak www.barakaldo.eus eta Barakaldo App webguneetan kontsulta daitezke, eta Retuerto, Zuazo eta Clara Campoamor eta Gurutzetako gizarte-etxeetan egingo dira.
Zientzia Tailerren gaian, honako hauek egin ahal izango dira: krosko zerebral bat; mundu mikroskopikoa ezagutu; bioelektrizitate tailer bat egin; Smartphonerako mikrospopio bat eraiki; magia eta gabonetako tailer batean parte hartu, Gabonetako etxeko holograma bat sortu, Gabonetako slimea egin edo koloretako elurra sortu.
Robotikako, Programazioko, Bideojokoetako eta Sormen Teknologikoko tailerren atalean, Lego Wedo 2.0rekin sepirografo bat sortu ahal izango dute; Gabonetako zuhaitzeko argiak mikrobit plakekin prohramatu ahal izango dituzte; Scratch 3.0rekin Gabonetako zorionak eman ahal izango dituzte; Doku Game Labekin 3D bideojokoen tailer batean parte hartu ahal izango dute; Gabonetako postal bat egin ahal izango dute zinta eroalearekin; inprimagailu bat eta beso robotiko bat sortu eta programatu ahal izango dituzte Lego Spikerekin; beren lehen esperientzia sortu ahal izango dute Errealitate Birtualean…
Lau ihes-areto sortu dira gaiekin: Kukulkanen altxorra, Eguberri izoztua, IA Cyberhach eta Howarts. Ihes-gelek saioak dituzte goizez eta arratsaldez, eta 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude. Parte hartzeko, gehienez 6 laguneko taldea eta pertsona heldu bat behar dira.
Gainera, programazioak jolas libreko espazioak ditu Clara Campoamorren, non familiartean jolastu ahal izango den, Gurutzetako gizarte-etxean, non simulagailu eta ikusizko errealitateko betaurrekodun espazio birtual batez gozatu ahal izango den, eta Retuertoko kultur etxean, zurezko trebetasun-jokoak praktikatzeko.