Gobernu Kontseiluak Gazako premia humanitarioei erantzuteko laguntza berri bat onartu du

0

Gobernu Kontseiluak eLankidetza-garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako 117.549 euroko beste ekarpen bat onartu du Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziari UNRWAri bideratzeko. Zuzeneko dirulaguntza Eusko Jaurlaritzaren 500.000 euroko ekarpenari gehitzen zaio, Gazako eta Zisjordaniako biztanleen beharrizan humanitarioak asetzeko.

Deialdiaren helburua da funtsak lortzea elikagaien, higiene-gaien, sendagaien eta osasun arretaren berehalako beharrak asetzeko, bai eta Agentziak Gazan dituen zentroetan dauden errefuxiatuak edo barne desplazatuak babesteko ere.

Hilabete batean, egoera larriagotu da, osasun-instalazioei, errefuxiatu eremuei eta eskolei egindako erasoak ez baitira eten eta beharrak zenbatezinak dira. Laguntza humanitarioa ez da nahiko eta erregaien faltak arriskuan jarri ditu osasun-zerbitzuak eta edateko ura. Nazio batuen Agentziak baieztatu duenez, orain arte 155 milioi dolar jaso ditu; hau da, identifikatutako beharren % 32.